Besaiderekin eskiatzera

Xabier-Urzelai 2004ko urt. 15a, 11:40
Besaide Mendi Elkarteak aurten ere eski alpinoa egiteko aukera eskainiko du. Oraingo asteburuan hasi eta apirilaren 3 eta 4ra arte astebururo eskiatzera joateko aukera izango da.

Mendi zeharkaldiko eskia egiteko hainbat irteera egin eta gero, Besaide Mendi Elkarteak eski alpinoa egiteko aukera eskainiko du oraingo asteburutik aurrera.

Irteera horiek Formigal eski estaziora egingo dituzte. Irteera goizeko bostetan izango da, eta itzulera domeka gauean egingo dute, bederatzietan. Jakin, gura duenak sei euroren truke bi orduko ikastaroa hartu ahal izango duela, eta materiala estazioan bertan alokatu ahal izango dela. Izena eman gura duenak Besaideko egoitzara joatea baino ez du; astelehenetan, asteartetan eta asteazkenetan egongo da izena emateko aukera 18:30etatik 19:30etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak