Hamazortzi lagunek hartu dute parte lehiaketan, horietatik bi ibarrekoak.
Arana Aramaion jaio zen, baina Arrasatere etorri zen bizitzera zazpi urterekin. Orain dela hiru urte Gasteizen bizi da. Zuzenbidea ikasi zuen, baina orain dela lau urte itzulpengintzan lanean hasi zen. Ah, eta AEDko bazkidea ere bada.
Orain Aranak irailaren 1erako Disgrace eleberria ingelesetik euskarara itzuli beharko du.
Itzulpen horretarako, 4.200 euroko beka jasoko du. Gerora, Elkarlanean argitaletxeak euskarazko liburua argitaratuko du. Antolatzaileek azpimarratu dute Kutxak dirulaguntza ona eman duela.