731 lagun izan dira aste bukaeran zinema ikusten Amaia antzokian

Joan den aste bukaeran 731 lagun hurbildu dira Amaia antzokira zinema ikustera.

Hiru egun

  • Ostiralean zineklubaren txanda izan zen, eta 57 ikusle gerturatu ziren.
  • Zapatutik domekara, berriz, "Mistic River" filma eman zuten, eta guztira 517 lagunek ikusi dute.
  • Domeka arratsaldean umeendako antolatutako saioan, berriz, 157 gaztetxo izan ziren.

Udala pozik

Arrasateko Udaleko arduradunak pozik daude zinema komertzialaren bigarren aste bukaerak utzitako kopuruekin. Urtarrileko lehenengo astebukaeran baino jende gehiago hurbildu da azken honetan Amaia antzokira zinema ikustera. Guztira, ostiraletik domekara, 731 lagun.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.