Lanek irauten duten bitartean ezingo da bertan aparkatu eta Arrasateko Udalak Roneo inguruan egokituko du aparkaleku bat. Aurreikuspenen arabera 18 hilabeteko iraupena izango dute lur azpiko aparkalekuen lanek eta 2005.urteko udarako egongo dira amaituta.
Guztira 427 aparkaleku egingo dituzte Garibain, horietatik asko alokairuan eta salmentan jarriko ditu Udalak. Era berean, aparkalekuko lanak amaitu ondoren Garibai ingurua oinezkoendako jartzeko asmoa du Arrasateko Udalak.