Filmak ematen hasi dira egubakoitzetik astelehenera

Iker Barandiaran 2004ko urt. 7a, 17:35
Udaleko Kultura Saila egubakoitzetik astelehenera filmak ematen hasi da Amaia Udal Antzokian. Urtarril hasieran hasi dira horretan eta sei hilabete egingo dituzte proba moduan. Zinekluba, film komertzialak eta umeendako filmak emango dituzte.

Udaleko Kultura Sailak hitzarmena egin du Fides Norte enpresarekin egubakoitzetik astelehenera bitartean Amaia Udal Antzokian filmak emateko.

Udalak eguenetako zinekluba egubakoitzera pasatu du. Horrez gain, zapatu eta domekan umeendako filmak eta bestelako filmak uztartuko ditu, eta astelehena, ikuslearen eguna izango da. Sarrerak 4 euro kostatuko ditu. Umeendako filmen eta ikuslearen eguneko sarrerek, ostera, 3 euro.

Udalaren helburua da filmak ikustera Gasteizera joan gura ez dutenei horren aukera ematea. Aurrerantzean, Amaia Udal Antzokian urtean egiten diren ekintza guztiak eta filmak uztartu gura dituzte. Udalaren esanetan, beste ekitaldiren bat egoten den egunean, filmak ordezkatuko dituzte. Sei hilabeteko proba horretarako da; jakiteko ea posible den ekitaldi guzti horiek antzoki berean uztartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak