Garagartzan, Fagor Elektratresna lantegiaren ondoan egokituko ditu Udalak ortu horiek, Joseba Ugalde zinegotziak esan duenez. Une honetan ortuetarako lursaila Fagorren jabetzakoa da, baina laster Udalaren eskuetara pasako da eta ortu ekologikoak egokituko dira. Abendurako ortu horiek erabiltzeko moduan izango dira aurreratu du Ugaldek. Udalak errenta sinbolikoan emango ditu ortuak, eta jarraipen zorrotza egingo die salerosketarik izan ez dadin.