Arrasateko PPk 22 zuzenketa egingo dizkio Udal aurrekontuari

Gorka Etxabe 2003ko abe. 23a, 11:44
Datorren urteko Udal aurrekontuari 22 zuzenketa egin dizkio Arrasateko Alderdi Popularrak. Era berean, ostiralean egingo den osoko bilkura berezian, zenbait proposamen egingo ditu PPk. Besteak beste, udaletxe berria eraikitzeko 1.500.000 euroko partida bideratu nahi du Arrasateko Alderdi Popularrak.

Udalaren jarrera salatzeko aprobetxatu dute Alderdi Popularraren zinegotziek hedabideen aurreko agerraldia. Esan dutenez, Udalak ez ditu kontutan hartu oposizioko alderdiak aurrekontuak egiterakoan, eta horrexegatik daude oso haserre. Hilaren 26an eztabaidatuko du aurrekontua Arrasateko udalbatzarrak eta PPk 22 zuzenketa egingo dizkio.

Era berean, zenbait proposamen egin dituzte Arrasateko popularrek. Zine aretoak eta gune komertziala nahi dute Arrasaten, eta horretarako proposatzen dute enpresa pribatu bati eskatzea bideragarritasun plan bat. Udalak euro bateko partida zuzendu du horretarako, popularrentzat hori ez da nahikoa.

Gainera, Udal bulegoak txiki geratu direla adierazi dute, eta horrexegatik udaletxe berri bat eraikitzea proposatzen dute. Salatu dute Kultura Etxe berriaren eraikuntzan sekulako dirutza gastatu duela dagoeneko Arrasateko Udalak.

PPren esanetan hasierako aurrekontua, 500 milioikoa zen, eta dagoeneko %62 ko igoera izan du aurrekontu horrek. Hori kontuan hartuta, Kultura Etxearen aurre proiektua egin zutenei ardurak eskatu behar zaizkiela esan du Itziar Lamarainek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak