Enrike Letona aske, Arrasaten da dagoeneko

Maria Agirre 2003ko abenduaren 19a

Atzo, arratsaldeko 18:30ak aldera, aske utzi zuten Enrike Letona. Hamabi mila euroko fidantza ordaindu ondoren geratu da aske. Gaur, iluntzeko 19:00etan, ongi etorria egingo diote Arrasaten.

Atzo, hilak 18, gaueko 24:00etan iritsi zen Enrike Arrasatera bere familiartekoekin. Fidantza ordaindu, eta arratsaldean aske utzi zuten. Familiartekoak pozik daude Enrike aske dagoelako, baita Enrike bera ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak