Santamasetako IV. Boulder Txapelketa, zapatuan

Xabier-Urzelai 2003ko abe. 17a, 11:24
Zapatuan, hilak 20, jokatuko dute Santamasetako Boulder Txapelketa. Aurten txapelketak lau urte egingo ditu eta urtetik urtera txapelketa jendetsuagoa da. Giro polita izaten da Uarkapeko boulderrean; eta txapelketan gero eta lehia handiagoa izaten da.

Aspaldian koadrila polita dabil Uarkapeko boulderrean eskalatzen, eta badirudi horietako asko animatzen badira, aurtengo txapelketa bestetan baino jendetsuagoa izango dela. Horrez gain, kanpoko hainbat eskalatzaile etorriko dira. Urtetik urtera parte hartze kopuruak gora egin du, eta azken urteotan neskak ere animatu dira txapelketan esku hartzera.

sailkapen saioak

Txapelketako finala 18:00etan hasiko bada ere, final horretara sailkatzeko saioak 16:00etan hasiko dira. Antolatzaileek hainbat ibilbide ezarriko dituzte; horietako batzuk maila handikoak. Ezarritako ibilbideak gainditzen dituztenek aurrera egingo dute txapelketan, finalera heldu arte.

Txapelketan hiru maila izango dira; gazteak, helduak eta neskak. Txapelketan maila oneko eskalatzaileek parte hartzen dutenez, eskalatzea atsegin duten hainbat mondragoetarrek maila ertaina duten eskalatzaileekin beste kategoria bat egiteko proposamena luzatu dute. Antolatzaileek esanetan, baina, horrek ez dauka zentzu handirik; izan ere, sariak ez dira txapelketa irabazten duten eskalatzaileendako bakarrik; sari asko dituzte-eta banatzeko.

Baliteke, baina, erdi bideko kategoria gehituz gero, normalean ikusle moduan egoten diren herriko eskalatzaile asko txapelketan parte hartzera animatzea; lehia polita egongo litzateke. Txapelketan izena emateko eguna bihar bertan izango da, sailkapen saioak hasi baino ordu erdi lehenago: 15:30ean, hain zuzen. Joan den urtean Markel Mendieta eta Olatz Altzua mondragoetarrak izan ziren txapelketan onenak. Ikusi egin beharko da aurten ere txapelketa eurendako izango ote den, edo besteren bat ere boulderrean jo eta ke ibili den.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak