Lakunza: "Agurraren gainean dago ezadostasuna"

"Hitz egiten ahalegindu gara eta ahaleginduko gara", horrela mintzatu da Ignacio Lakunza gaur goizean eman duen prentsaurrekoan. Santamas jaien inguruan Komisiñoko kideekin izan dituzten tira-birak direla eta azalpenak eman ditu Arrasateko alkateak.

Aukera batzuk jarri dituzte mahai gainean Lakuntzak esan duenez

  • Alde bien artean testua adostu eta alde biek sinatzea.
  • Egitarauan agur bakarra beharrean Udalaerena eta komisiokoa sartzea.

Badirudi adostasunik ez dela egon. Ignacio Lakunzak esan du: "Prozesu penagarria izan da. Guk hasiera hasieran pentsatu genuen jai guztia aurrera ateratzea, bai Udalaren eta bai komisioaren laguntzarekin. Horrela hasi ginen lanean, baina lehenengo bileran arlo batzuk banatu genituen. Batzuk gauza batzuk egiteko eta beste batzuk beste batzuk".

"Aurreneko bidean ez genuen zehaztu programaren egitura, dokumentua, agurra... Eta hurrengo bileran hasi ginen hori hitz egiten. Beti pentsatu izan dut nolakoa den jaia, uste dugu Udalari dagokiola horren buru izatea. Horrekin batera guk aurkeztu genuen agur bat eta beraieak ezetz esan zuten."

"Bi aukera eman genituen guk eta ez dute bata ere onartu. Hortik aurrera geratu da geratu den moduan. Udalaren gainean geratu da antolakuntza guztiaren ardura."

Kartela: Lakunzari kartelaren gainean ere galdetu zaio: "Guk egin dugu Olariagarekin berba. Eskatu diogu kartela, eta berak kartela bidalita zuela komisioari esan zuen, komisioak zuela kartela. Komisiokoek esan dute ez dutela kartelik emango eta listo. Ez dago arazorik, beste kartel bat egingo dugu."

Arazotxo honen eragina igarriko dugu jaian?

Lakunzak erantzun du ezetz. "Ez, jaia normala izango da, guztiz normala. Akordio guztiak ez dira lortu, baina gehienak aurrera egingo du normalidade guztiarekin.

Prentsa aurrekoan esan zuten Santamas komisiñokoek eskatuta zutela osoko bilkurako aretoa eta ez zaiela utzi.

Lakunzak esan du, aretoa uzteko lehenengo baldintza libre egotea dela. Momentu artan ez zegoen libre eta ez dago besterik. Une horretan, 18:30ean bilera batzuk egiteko erabiltzen ari zen areto hori.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.