Zumeta, Chillida, Gorriti eta Dora Salazar, Arrasaten

Oihana Elorza Gorostiza 2003ko abe. 10a, 10:35
" Arte grafikoa eta originala " izeneko erakusketa jarri dute Iturriotz kalean. Estilo ezberdinak baina maila bereko artisten artelanak daude ikusgai eta erosgai. Besteak beste, Zumeta, Chillida, Koldobika Jauregi, Gorriti, Goenaga eta Dora Salazar artistenak.

Iturriotz kaleko 35. zenbakian jarri dute erakusketa. Zabalik dago jadanik eta urtarrilaren 11a arte egongo da.

Zumeta, Chillida, Goenaga, Koldobika Jauregi, Gorriti eta Dora Salazarren artelanak biltzen ditu erakusketa honek besteak beste. Izan ere hain ezagunak ez diren artista batzuen lanak ere badaude, hala nola, Elena Asins, Iñaki Epelde, Blami eta Balliache artisten lanak.

Ikusgai eta erosgai daude. Gabonetan, lagun bati erregalatzeko aparteko oparia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak