Erabiltzaileek ere jarri beharko dute euren aletxoa. Hori uste du Arrasateko Udalak, eta era horregatik, %10 garestitu du Musakolako Kiroldegiko kuota.
Herriko kiroldegietan inbertsioak egiteko Udalak urterik urtera gero eta diru gehiago jarri behar izaten duela eta, oraingo honetan erabiltzaileak ere inplikatzea erabaki du Udalak. AUKEA hasi da erabiltzaileei igoera horren berri jakinarazten.