Nazioarteko akordeoi lehiaketak irabazle errusiarra izan du aurten ere. Kirill Chtybinek irabazi du lehiaketa nagusia. Gipuzkoako txapela, berriz, Naiara De la Puentek irabazi du. Hori dela eta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kontzertua eskainiko du Naiara De la Puentek. Era berean, Orkestra txapelketako gorengo mailan bigarren sailkatu dira aretxabaletarrak.