Salgai jarri dituzte 2.200 sarrera eta 2.000 saldu dituzte dagoeneko. Arrasateko Amaia Udal Antzokian 690 lagunendako tokia dago, baina Izaskun Murgia elkarte lirikoko kideek esan digutenez, gonbidapen asko banatu beharko dituzte. Hori dela eta, ez dute izango aukera sarrera guztiak saltzeko. Hau da, 2.800 sarrerak saltzeko aukerarik ez da izango.
kontuak kontu, Izaskun Murgia Elkarte lirikoko kideei soilik geratzen zaie saltzeko Amaia Udal Antzokiko eserlekuen azken ilarak. Emanaldien egunetan ere txarteldegiak zabalduko dituzte sarrerak saltzeko.