Santamas Komisiñoak ez du Santamas jaien antolaketan parte hartuko

Maria Agirre 2003ko abe. 5a, 12:23
Santamas Komisiñuak ez du esku hartuko Santamas egunaren antolaketan. Urtero moduan abenduaren 22an ospatuko da egun hori Arrasaten, baina "Udalak ez duela hitza bete" eta ez direla antolaketa lanetan murgilduko, adierazi dute Komisiñoko lagunek.

Datorren martitzenean, abenduaren 9an, emango duten prentsaurrean azalduko dute zer dela eta hartu duten erabaki hori. Oraingoz, zera jakinarazi dute, hasierako akordioa bazela Arrasateko Udalaren eta talde horren artean, baina Udalak orain, "ez duela hitza bete". Horregatik, aurten ez dute antolaketa lanetan esku hartuko, hainbeste urtez Santamasak antolatzen aritu diren Komisiñoko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak