Besaide Mendi Elkartearekin eskiatzera

Eski estazio gehienek oraingo asteburuan (abenduak 5 eta 6) irekiko dituzte ateak. Elurra bota du eta eski estazio osoa zabalduko ez badute ere, denboraldiko lehenengo jaitsierako egiteko nahikoa elur badago. Besaiderekin eskiatzera joan nahi duenak urtarrilera arte itxaron beharko du.

Urtarrilaren 17-18ko asteburutik apirilera arte astebururo joango dira Besaideko lagunak eskiatzera. Irteerak Aragoiko Pirinioetan dagoen Formigal estaziora egingo dituzte. Horrez gain, Aste Santuan Alpeetara joateko aukera ere eskaintzen du Besaidek; Tignes-era, hain zuzen. Apirilaren 9an irtengo dira, eta apirilaren 17an itzuli; sei egun eskiatzeko, beraz. Irteera horien guztien prezioak zehaztu gabe daude.
Informazio gehiago Besaideko egoitzan izango duzue, 943 77 30 66 telefonoan.

Mendiko eskia

Eski estazioetan eskiatzea baino mendiko eskia egin gura dutenendako, Besaidek egitarau zabala prestatu du:

Abenduak 20-21: Belagoa-Linza

*Urtarrilak 24-25: Tena bailara

*Otsailak 14-15: Val de Aure

*Martxoak 20-21: Hautacam Arrens

*Apirilak 24-25: Mulleres

*Maiatzak 15-16: Tapou

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.