Afari eder batekin bukatu da sukaldaritza ikastaroa

Gorka Etxabe 2003ko abe. 4a, 14:59
Camenberg entsalada andere-mahats mermeladarekin, arkume txuletilak villaroi erara eta anana beteak. Igor Otadui sukaldariaren gidaritzapean jaki horiek zelan egiten diren ikasi eta prestatu ondoren, lagun arteko afari goxoa egin dute sukaldaritza ikastaroan esku hartu duten 14 lagunek. Ekin Emakume Elkarteak antolatu du ikastaroa.

Nahiz eta sukaldari moduan lanik egin ez, Igor Otaduik ostalaritza ikasketak egin zituen Oñatin. Askotan tokatzen zaio lagun artean sukaldean aritzea. Aurreko urtean ere Ekin emakumeak elkarteak antolatutako ikastaroa berak eman zuen, eta aurten esperientzia errepikatu du. 14 lagun aritu dira sukaldaritza ikastaroan. Azaroaren erdialdean hasi zen eta gaur amaitu da. AED elkarteko egoitzan eman dituzte eskolak, eta Igorrek esan digunez, gustura aritu dira.

Betiko jakiak prestatu dituzte. Michelin gidako sukalderik ez du erakutsi Igorrek. Egunerokotasunean praktikoak izan daitezkeen platerrak baizik. Gaur, esaterako, kroketak prestatu dituzte.

Jubilatuak, neska gazteak, ez hain gazteak, mutilak,...denetarik izan da sukaldaritza ikastaroan. Guztien artean nortzuk dira finenak sukaldean? Galdera honi ezin izan diogu erantzun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak