Zigorrak jarri dizkiete EHEko kideei

Euskal Herrian Euskaraz elkarteko hainbat kideri zigorrak jarri dizkiete. Otsailaren 15ean Bergarako epaitegiaren aurrean eginiko kale bilkura batean parte hartzeagatik jarri dizkiete isunak. Dirua batzeko hainbat ekintza antolatu ditu EHEk Debagoienean.

Otsailaren 15ean Bergarako epaitegiaren aurrean egin zuen kale bilkura Euskal Herrian Euskaraz elkarteak. Epaitegietan euskara bermatzeko eskaera egin zuten EHEko kideek. Kale agerraldian Ertzaintzak identifikatu zituen hainbat lagun.

Orain, lagun horiei guztiei, isunak jarri dizkie Eusko Jaurlaritzako Barne sailak. EHEko kideek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo egoeraren berri emateko, eta salatu zuten euskal administrazioaren jarrera.

Guztira, 2.100 euroko isunak ordaindu beharko dituzte, eta dirua batzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Abenduan eta urtarrilean egingo dituzte ekintza horiek guztiak. Abenduaren 28an, esaterako, pailazoak izango dira Arrasaten.

Era berean, Aretxabaletako, Arrasateko eta Bergarako Udaletan mozioak aurkeztu nahi dituzte EHEkoek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.