Kasu batzutan, baina, gertatzen da, helbideratuta izan ez eta Udalera joan beharra dagoela zerga ordaintzera. Herritar horiek, hemendik aurrera internet bidez ordainketa egiteko aukera izango dute. Arrasateko Udaleko teknikariek esan digutenez, bide hori erabat fidagarria izango da. Hemendik aurrera beraz, Arrasateko Udaleko lehiatilak 24 orduz izango dira zabalik zergak ordaintzeko.