Ez zuen onartu Haurreskolen partzuergoan sartzea Arrasateko Udalak

Azaroaren 24an egindako bilkuran, udalbatzarrak ez zuen onartu eskola publikoetan 0-3 urte bitarteko hezkuntza ematearen alde PSE-Eek aurkeztutako mozioa. Ondorioz, honako egoera honetan daude Arrasateko haurrak.

Haurtzaindegi pribatuak

Haurtzaindegi pribatuak

Gaur egun, Arrasaten 0-3 urte bitarteko haurrak haurtzaindegira eraman nahi badira, pribatuetara jo beharra dago; "Umezaintza"-ra edo Mesedeetako Ikastetxearen haurtzaindegira.

Bedoñabeko haur-eskola bertan behera

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak "Haurreskolak" izeneko partzuergoa sortu du herrietako eskaintza publikoa errazteko eta Arrasateko Udalak ezetza eman dio Haurreskoletan parte hartzeari. Erabaki horren ondorioz, "Bedoñabe"-ko Herri Eskolako 0-3 urte arteko zikloa bertan behera gelditu da.

Arrasateko bizilagunok ez dugu Udalaren jarrera hori merezi. Ez da zilegia eskola pribatua laguntzea eta eskola publikoa usteltzen uztea.

Goiena.net-en argitaratu zen joan den astean Udalaren erabaki hori.

Zerbitzu publikoarekiko arduragabekeria

Bestalde, ez da harritzekoa Udalak hartu duen erabaki hori, herriko zerbitzu publikoaren inguruan duen arduragabekeriari begiratzen badiogu:

  • Zinea ostegunetan bakarrik izaten da.
  • Umeek igerian ikasi nahi badute, Oñatiraino joan behar dute.
  • Asteburuetako eskaintza kulturala oso eskasa eta arrasatearrok Elorrio edo Oñatira joan behar izaten dugu ekitaldi kulturalen bat ikusi nahi badugu.

Ez al du Arrasateko Udalak beste sentiberatasunik azaltzeko asmorik?

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.