Laster piztuko dituzte gabonetako argiak

Gorka Etxabe 2003ko abenduaren 1a

Abenduaren 8an piztuko dituzte gabonetako argiak Arrasaten. Debagoieneko gainerako herriekin alderatuz, Arrasateko Udalak ez du asko gastatuko gabonetako argiak jartzen. Guztira, 9.000 euro gastatuko du Arrasateko Udalak.

Oñatin 26.800 euro gastatuko dituzte, Bergaran 19.250 euro eta Aretxabaletan 1.200 euro. Kontuak kontu, Debagoieneko herri gehienetan abenduaren bigarren astean piztuko dituzte gabonetako argiak. Abenduaren 8an Arrasaten eta Aretxabaletan, eta hilaren 12an Bergaran eta Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak