Madrilen ez, baina Arrasaten bai, loteriako 36.055 zenbakia

Arrakasta ari da izaten, Arrasateko denda batean salgai dagoen loteriako 36.055 zenbakia. Kontua da Madrilgo Doña Manolitaren bulegoan agortu egin zaiela zenbaki hori, baina Arrasaten badute oraindik ere.

Sari ugari banatzen dituela eta, estatuan oihartzun handia du Madrilgo Doña Manolitaren loteria administrazioak. Jende ugarik eskuratzen ditu loteriako dezimoak bertan, eta gainera, urtero-urtero zenbaki jakin batzuk izaten dituzte. 36.055 zenbakia da horietako bat, baina Doña Manolitarenean agortu zaie, eta hori eskuratu nahi dutenak Arrasatera ari dira deitzen, herriko loteria administrazio batean badago eta salgai. Hala ere, 30 dezimo baino ez zaizkie geratzen. Gainontzean, 7 edo 9 zenbakietan bukatzen diren dezimoak dira aurten ere salduenak. Eta zelan ez, hainbat herritarrek 22.504 zenbakiagatik ere galdetu dute. Printzearen ezkontza egunarekin lotuta dagoen zenbakia, non dagoen salgai galdetu du hainbat arrasatearrek. Abenduaren 21ean jakingo dugu, zenbaki horrek zorterik izango duen ala ez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.