Euskadiko Bihotz eta Birika Trasplantatuen Elkarteak kanpaina abiarazi du. Organu emaile berriak nahi dituzte eta horretarako informazio mahaiak jarriko dituzte ibarreko hainbat herritan. Oraingo domekan Oñatiko udaletxeko arkupean izango dira. Martitzenean Bergarako Eroski parean eta eguaztenean Arrasateko Eroskin. Informazio mahaiak jarriko dituzte hiru herri horietan. ATCORE elkartearen helburua da, organu emaile berriak lortzea eta gaur egun bizi duten egoeraren berri ematea.