II. Cante Flamenko Jaialdia

Iker Barandiaran 2003ko azaroaren 27a

Al-Andalus elkarteak Arrasateko II. Cante Flamenko Jaialdia antolatu du. Espainiako Estatuko flamenko-kantari mordo batek hartuko du parte, eta aurrekontu oso handia du. Azaroaren 29an, zapatua, lehenengo finalerdia egingo dute. 23:00etan izango da, Al-Andalusen, doan.

Al-Andalus elkarteak, iazko arrakasta ikusita, Arrasateko II. Flamenko Jaialdia antolatzea erabaki du. Finalerdiak azaroaren 29an, urtarrilaren 10ean eta urtarrilaren 17an egingo dituzte, Al-Andalus elkartean. Finala, ostera, urtarrilaren 31n egingo dute, Amaia Udal Antzokian.

Aurten sari gehiago emango dituzte: lehenengoari dirua eta urrezko eta zilarrezko garaikurra emango dizkiote. Garaikurrean Arrasateko Portaloia irudikatu dute, herriko armarriarekin, eta haren azpian jarleku bat eta gitarra espainola. Guzti horrek Arrasateren eta flamenkoaren arteko harremana sinbolizatzen du. Horrez gain, sari gehiago daude, baina beste bi nabarmenduko genituzke: batetik, Euskal Herriko flamenko-kantari onenari emango diotena; eta bestetik, Joan eta Etorriko Cante onena egingo duenari. Finalerdiak ikusteko ez da ezer ordaindu behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak