Taun Taun taldeak "Galtzerdia" lana egingo du

Zapatuan, azaroaren 29an, Taun Taun antzerki taldeak "Galtzerdia" ikuskizuna egingo du. Amaia Udal Antzokian izango da, 17:00etan.

Bergarako Taun Taun antzerki taldeak "Galtzerdia" lana egingo du zapatuan, Amaia Udal Antzokian. Lan hori Mariasun Landa idazlearen "Galtzerdi suizida" liburuan oinarrituta dago. Taun Taunek urriaren erdialdean estreinatu zuen, Bergarako Zabalotegi aretoan, eta Arrasaten egingo du bigarrenez. Umeentzako lana da eta besteak beste, hiru panpinek hartzen dute parte.

Galtzerdi protagonista Plinio posta-langilearen hankan bizi da. Bizitza moduz aldatzea erabakiko du eta egun baten, esekita dagoenean, salto egitea erabakiko du. Munduan zer dagoen ikusi gura du. Bidai horretan hainbat petrsonai ezagutuko ditu eta hainbat bizipen izango ditu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.