Joan den astean luzapenean galdu eta gero, Arrasateko Saskibaloi Taldeak garaipen bat behar du. Oraingo asteko kontrarioari irabaztea, baina, ez da batere erraza izango. Padura taldea goiko postuetan dago, Arrasate, berriz, atzeko postuetan. Gorka Zurutuzaren mutilek oraindik ere igoera fasera sailkatzeko aukerak dituzte, baina ezin dute aukera gehiago galdu.