Zapatu arratsaldean Aloña Mendik eta Mondrak norgehiagoka garrantzitsua jokatuko dute. Biak ala biak puntu beharrean daude, baina ez atzeko postuetan daudelako; goiko postuetan jarraitu gura dutelako baizik. Mondra laugarrena da, hamasei punturekin. Aloña Mendik, berriz, puntu bat gutxiago baino ez du, baina oñatiarrak hamargarren lekuan daude. Argi dago Liga Txapelketa parekatua dela, lehenengo postuan dagoen taldeak hamargarrenak baino hiru puntu gehiago baino ez ditu-eta. Lo geratzen denak, berehala egingo du sailkapenean behera.