Bihar, zapatua, 16:00etan hiruko torneoa egongo da ikusgai Garagartzako zelaian. Arrasateko taldearekin batera, Marbellako eta Archivald taldeko beteranoak izango dira Garagartzan. Marbellarrak gaur, egunakoitza, arratsaldean iritsiko dira Arrasatera. Inguruak bisitatu eta gero, Aramaioko sagardotegian afalduko dute. Frantziarrak, berriz, bihar goizean iritsiko dira, eta torneoa jokatu eta gero Txalaparta elkartean egingo dute afaria. Esan gabe doa, torneoa bezain ikusgarria izango dela Arrasateko tabernetatik egingo duten hirugarren zatia.