Erregai biltegi gehiago Zerrajeran

Nerea Zubiete 2003ko urr. 14a, 12:47
Beste hiru erregai biltegi aurkitu dituzte Zerrajerako lurretan. Lehen aurkitu zituztenak baino handiagoa bateren bat eta, gainera, 2 apurtuta daude. Olioa ere isurtzen dute, errekan 3 orban aurkitu dituzte, baina ez dakite olioak zer bide hartu duen errekaraino iristeko.

Atzo, hilak 13, erregaia ateratzeko lanetan, 18.000 litro atera zituzten biltegi batetik. Baina txarrena da, alde batetik, oraindik ez dakitela benetan zer dagoen zerrajerako lur azpian. Katak egin eta eskabadorekin lurra zulatzen dabiltza orain, lur azpian dagoena azaleratzeko. Horretaz gain, orain aztertu behar dute noraino dauden kutsatuta zerrajerako lurrak. Izan ere, olio isurketak oso handiak badira, baliteke eremu horretako lur guztiak tratatu behar izatea kutsadura garbitzeko. Eremu guztian interbentzioa beharrezkoa balitz, esan du Joseba Ugalde, udaleko ingurugiro zinegotziak, diru eta denbora dexente gehiago beharko lirateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak