Txatxilipurdik gazteentzako ikastaroak antolatu ditu

Iker Barandiaran 2003ko urr. 6a, 20:32
Txatxilipurdi elkarteak gazteei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu: hip-hop, graffiti eta judoko eskolak, hain zuzen ere. Horietako bi gazte txokoetan egingo dituzte, eta bestea, Musakolako kiroldegian. Lehenengo aldia da gazte txokoetako gazteei ez bakarrik, gainontzekoei ere deialdia egiten dietela.

Txatxilipurdi elkarteak urritik abendura bitartean hiru ikastaro antolatu ditu 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat: hip-hop, graffiti eta judoa, hain zuzen ere.

Grafitiko eskolak Hibai Garai arrasatearrak emango ditu, urriaren 16tik abenduaren 11 arte, Erguingo gazte txokoan. Eguenetan izango da, 17:30etik 19:30era.

Judoko eskolak Julen Asurmendik emango ditu, urriaren 15etik abenduaren 11 arte, Musakolako gazte txokoan. Eguaztenetan emango dituzte, 17:30etik 19:30era.

Hip-hop musika dantzatzeko eskolak Izaskun Forkadak andoaindarrak emango ditu, urriko lau zapatutan, 17:30etik 19:30era.

Ikastaro guzti horiek 12 eta 18 urte bitarteko gazte guztiei zuzenduta daude. Judoko eskolak doan dira, eta beste biak hiru euroko matrikula dute. Izena emateko, jo Txatxilipurdiren egoitzara (Pablo Uranga) edo telefonoz deitu (943 79 54 46), urriaren 9a baino lehen.

Gazte txokoak ezagutzera eman

Txatxilipurdiko arduradunek aditzera eman dutenez, aurten, lehenengo aldiz, ikastaro horiek herriko gazte guztiei zabaldu dizkiete. Modu horretan, gazte txokoak ezagutzera eman gura dituzte: non dauden, zein lagunek erabiltzen duten eta abar... Ikastaroek harrera ona edukitzea espero dute.

Dagoeneko, gazte txokoetako erabiltzeendako makina bat ikastaro antolatu izan dituzte: muralena, film laburrena, sabel dantza, sukaldaritza, talogintza eta beste asko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak