Mondrako jokalariek Maritxu Kajoi egunaz gozatzeko aukera izango dute, baina entrenatzaileak apur bat zaintzeko eskatu die, lasai ibiltzeko: "Dagoeneko helduak gara, eta bakoitzak jakingo du neurria jartzen". Horrez gain, Josu Zubia Mondrako entrenatzailearendako normala da Real Unionek partidua ez atzeratzea: "Hau preferente maila da, eta hemen ez dago ezer oparitzeko. Guk ere ez genuke proposamen hori onartuko, hortaz, ezin dezakegu ezer esan".
Sasoian ez dagoena...
Josu Zubiak ondo ezagutzen ditu bere jokalariak, eta batzuek beldur apur bat ematen diote: "Badakit jokalari batzuk formal-formal ibiliko direla, baina beste batzuk parranda-zale amorratuak dira. Jokalari batengatik apustu egin, eta gero sekulako biharamunaz dagoela ikusten badut, zigorra izango du".