100 bat ume elkartuko dira Mojategin, domekan

Ubane Madera 2008ko urriaren 16a

Errugbian jokatzen duten infantil mailako taldeetako 100 bat ume elkartuko dira Mojategin; infantil mailako promozioaren topaketak egingo dituzte-eta. Arrasatera etorriko dira Irun, Hernani, Ordizia, Donosti eta Eibarko taldeetako jokalariak. 10:00etatik 13:00etara, beraz, Musakola ingurua umez beteta izango da.

Horrez gainera, asteburuari begira, zapatu eta domekan, bietan dituzte kirol jardunak Ar. Hain zuzen ere, zapatuan, hiru jardunaldi dituzte: goizean, 10:00etatik 20:00etara errugbian irakasteko ikastaroaren bigarren zatia egingo dute, 10:00etatik 20:00etara. 32 monitorek parte hartuko dute.

Eguerdian, berriz, neskek, Getxora bidaiatuko dute, hango taldearen kontra jarduteko, Faduran. Eta arratsaldean, senior mailako mutilek Arratiko txekorrak taldea hartuko dute, etxean, Mojategin, 16:30ean. 

Eta horrez guztiaz gainera, gogoan izan domeka goizean, domeka goizero moduan, errugbi eskola egingo dutela Mojategin, 10:00etatik 12:00etara bitartean, gura duenarendako zabalik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak