Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Santamas egunean egin zuten konpartsakoek zozketa. 1.982 zenbakiaren erosleak Real-Cadiz partidua ikusteko lau sarrera eta Realeko kamiseta bat irabazi ditu. 1.359 zenbakidunak, bestalde, partidu bererako beste lau sarrera eta baloi bat eskuratu ditu. Asteburu honetan ez, hurrenagoan jokatuko da Real-Cadiz norgehiagoka. Konpartsakoek eskerrak eman gura izan dizkiete laguntzaile izan dituzten guztiei.