1.500 lagun gerturatu dira Txikilandiara

Maider Arregi 2009ko urt. 5a, 13:38
Txikilandiako antolatzaileak pozik azaldu dira. Aurten gainera, 15 urte bete ditu eta ekintzaz eta sorpresaz beteta etorri da Txikilandia. Domeka, urtarrilak 4, izan zen egunik jendetsuena. Izan ere, ur jolasak eta Txan Magoaren ikuskizunak ume eta guraso asko erakarri zituen Musakolako haur parkera.


Antolatzaileek adierazi dute ez dela aparteko ezustekorik gertatu eta dena oso ondo joan dela. Gurasoen parte hartzea ere azpimarratu dute. Iaz baino jende gutxiago ibili den arren, guztira 1.500 bat lagun gerturatu direla adierazi dute. Aurten gainera, 15 urte bete ditu Txilkilandiak. Arrasateko taldeekin elkarlanean aritu dira  aurten ere eta  hala, euskal dantzak edota konpartsak ere izan dira. Aipatu ere,  Txikilandia ibarreko erreferente bilakatu dela eta inguruko haur parkerik handiena dela. "Ibarretik jende asko etortzen da eta profesionalagoa denez,  exijentzia gehiago dugu".

Tailer eta ekintza ugari

Egunero ekintza ugari izan dira. Goizero ipuin, musu margoketa eta ile apaindegi tailerrekin gozatu dute gaztetxoek. Argazki txoko digitalak eta markogintzak ere umeen arreta piztu dutela nabarmendu dute. Kaxak margotzea edota kometagintzan ere aritu dira gaztetxoak.
Baina benetan arrakasta izan duen tailerra talogintza izan da. Gaztetxoek taloak egiten ikasi dituzte eta ondoren, gozatu edarra hartu dutela egindako taloak dastatzen adierazi digute antolatzaileek.  Gurasoren batek edo bestek ere probatu zuen umeek egindako taloa.

Ludoteka eta ziber-txokoak

Aurten hiru ludoteka jarri dituzte. Horietatik bi dinamikoak izan dira puzgarri eta guzti. Eta beste ludoteka bat lasaia  izan da.  Ziber-txokoa iaz bezala jarri dute sarean murgiltzeko. Betiko puzgarri eta ohe elastikoak ere izan dira. Eta, aurtengo nobedadeetako bat Balance bike izeneko asmakizuna izan da: gorputzaren mugimenduek gidatzen duten bizikletak.

Gurasoendako txokoa

Gurasoak.com webgunea gurasoendako txokoa da eta Txikilandian webgunea ezagutzera emateko txoko bat jarri zuten. Gurasoek, bertan informazio ugari dute. Urtarriletik aurrera jarriko da martxan.
Gobernuz Kanpoko Erakundeen gaineko azalpenak eta informazioa ere webgunean duzue. Baita Gineako umeek egindako marrazki eta eskulanak ere ikusgai daude bertan. Gainera, Elkarhezitzen proiektuko kideak, umeei karterak eta poltsetako beste apaingarri batzuk egiten laguntzen ibili dira haur parkean.

 




ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak