1.011 lagunek erabili dituzte Ibai-Artek eta Udalak subentzionatutako aparkaleku bonoak

Maider Arregi 2007ko urt. 9a, 10:53
Ibai-Arteko denda eta komertzioak Biteriko aparkalekuan ibilgailua ordubete doan aparkatzeko bonoak banatzen ari dira. Bono hauek, dendetan banatzen dira 10 eurotik gorako erosketak egiterakoan. Horrela, Biteri Plazan ireki den parking berriari esker, erdigunera erosketak egitera doazenek bertan lasai aparkatzeko aukera ematea gura da.

Arrasateko Udalaren Enplegu eta Garapen Ekonomiko Sailak, Ibai-Artek eta Bikanik (aparkalekuko enpresa kudeatzailearen) aurrera eramandako kanpainak lortu ditu 1.011 aparkaleku bono banatzea. Kanpainaren helburuak bi dira: Herriko merkataritza txikia bultzatzea eta Biteriko parkingaren erabilera handitzea. Kanpainak urtarrilaren 31ra arte jarraituko du.


Kanpaina, azaroaren erdialdean hasi zen. Gabonetan eta merkealdietan familiek erosketa gehiago egiten dituztela kontuan hartuta, Udalak aukera ematen ari die Arrasate erdira errazago, lasaiago eta merkeago hurbiltzeko. Bide batez, Biteri aparkalekuak dituen abantailez goza dezakete.

Kanpaina hau Ibaiarteko dendek (%50) Udalak (%25) eta Bikani S.L. aparkalekuko enpresa kudeatzaileak (%25) finantzatzen dute. Kanpainak urtarrilaren 31ra arte iraungo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak