1.000 euroko saria, XIII. Mus Txapelketan

Ubane Madera 2009ko ekainaren 19a

Bihar, zapatua, 16:30ean jokatuko dute XIII. Mus Txapelketa, Doke kafetegian. Izenematea da 40 euro bikoteko. Halakoetan ohi den moduan, izena emateko nahikoa da ordu erdi lehenago azaltzea.

Sariei dagokienez, aurreneko bikoteari emango diote 1.000 euro, txapelak eta urdai-azpikoak. Bigarrenari, 500 euro eta oparia; hirugarrenari 300 euro eta oparia eta laugarrenari, oparia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak