Lehenengo laurdena aurreikusi baino erabakigarriagoa izan zen (27-11), moreak ondo kantxaratu zirelako eta Claretekoei hasieratik erakutsi zietelako garaipen gosez zirela. Neurri handian David Peñaren neskek lehenengo kolpe horrekin erabakita utzi zuten partidua, ondorengo laurdenetan ez zirelako maila horretan egon. Bigarren laurdenean oso parean egon ziren indarrak (12-12), baita hirugarrenean ere, nahiz eta kanpotarrek puntu bat gehiago egin (12-13). Hala, Claretekoek estutu zutenerako gainean zeukaten partidu amaiera, eta azken laurden horretan etxekoek erraztasunak eman bazituzten ere, eta kanpotarrek horiek aprobetxatu, ez zen nahikoa izan markagailuan parean jartzeko. "Momentuz denboraldi borobila egiten gabiltza, hasiera bikaina izan da hau eta ezin gara kexatu. Dinamika positibo hau aprobetxatu behar dugu, eta ahalik eta gehien luzatu behar dugu hau".
Klabea, hasiera onean
Arrasateko jokalariak aitortu du partiduko hasiera onak asko lagundu duela: "Atsedenaldira 15 puntuko aldeaz joan gara eta horrek lasaitasuna eman digu. Egia da, baina, ez dutela amore eman eta borrokan jarraitu dute azkenera arte. Azken segundora arte saiatu dira, aldea 7 puntura txikitu dute, baina zorionez garaipena lortu dugu".