Trigger-en Salbaiak lanaz gozatu ahal izan zuten atzo, egubakoitza, Zaraia aretoan batu ziren aretxabaletarrek. Eserleku denak beteta, Zubizarretak ondoan izan zituen gainontzeko musikariekin batera kontzertura bertaratutakoak gozarazi zituen, biolin, biola eta kontxabaxuekin egindako emanaldian. Hala, Triggerrek maiatzean aurkeztu zuen laugarren bilduma Salbaiak eskaini zien herrikideei.