'Trigger'-en 'Salbaiak' lana zuzenean, bihar, Zaraia aretoan

Aitziber Aranburuzabala Juldain

Eñaut Zubizarreta, Trigger musikaria. Argazkia: E.Z.

Jaioterrian aurkeztuko du, 20:00etan hasita, maiatzean argitaratu zuen laugarren bilduma Eñaut Zubizarreta Trigger-ek.

"Hari-orkestrarentzako post-rock obra bat da eta Euskal Herriko sortaldetik sartalderako bidaian barnebiltzen diren hamar kantu ditu. Nahiko paisajistikoa eta nasaia da bilduma, nire ustez, batez ere intro-etan, baina gero, parte konpaktu, pisutsu eta bortitzetara ere pasatzen da", dio Zubizarretak.

Zortzikote formatuan

Areta Senosiain, Edurne Suso, Iraia Bereziartua eta Unai Celaya biolin-joleak, John Prieto eta Maite Colas biola-joleak eta Joaquin Marco kontrabaxu-jolea izango ditu taularen gainean lagun. Aretxabaletaklik.eus atarian daude sarrerak eskuragarri, sei euroan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak