Euri zaparradekin kikildu barik, Atxabaltako Mugimendu Feministak deitutako ekitaldiekin bat egin zuten herritarrek. Ez ginen atzera egiteko jaio leloa zabaldu zuten Herriko Plazan elkartutakoek eta eskuin muturraren eta diskurtso erreakzionarioen aurkako aldarrikapenak haizatu. Askotariko emakumeen batasuna erakusten zuen performancearekin borobildu zuten ekitaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.