Nafarroako Erresumako plaka jarri dute Aretxabaletan, plaza ondoan

Eneko Azurmendi Barrena

Nabarraldek eta Aretxabaletako Udalak antolatuta, Leintz Bailara Nafarroako Erresumaren parte izan zela gogorarazteko plaka jarri zuten atzo, eta hainbat herritar batu ziren ekitaldi xume horretan.

Gari Iturbe alkateak hartu zuen hitza lehenik eta, ondoren, Aitzol Altunak. Gipuzkoa eta Nafarroako historiari buruzko hitzaldiak eman ditu Altunak eta atzo, plaka jarri ostean, Gipuzkoaren historia nafarra hitzaldia egin zuen Zaraia aretoan. 

Honako hau jartzen du plakak: Gaztelako konkistaren aurretik, Leintz Bailara, Aitzorrotz tenentziaren barruan, Nafarroako Erresumaren parte zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak