Murrukixok 2027ko bazkidetza-aukerak aurkeztu ditu

Oier Zumarraga Aranburu

Adingabeek bost euro ordaindu beharko dituzte urteko bazkidetzagatik, eta helduek, hamar euro. Azaroaren 24tik abenduaren 1era egin ahal izango dira aldaketak. 

Murrukixo Mendi Elkarteak 2027ko bazkidetzen eta federazio-lizentzien gaineko informazioa jakinarazi du. Urteko kuota bost eurokoa izango da adingabeentzat, eta hamar eurokoa, helduentzat. Aldaketak egiteko epea azaroaren 24tik abenduaren 1era izango da. Horretarako, elkartearen egoitzara bertara jo daiteke, 19:00etatik 19:30era, edo murrukixo@outlook.com helbidera idatzi.

Bestalde, 2027ko federatu-txartelak digitalak izango dira, eta FVM aplikazioaren bidez eskuratu beharko dira. Tarifak abenduaren 1etik aurrera kontsultatu ahal izango dira Federazioaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak