Plaka eta hitzaldia, bailararen iragan nafarra gogoratzeko

Oier Zumarraga Aranburu

Leintz Bailara Nafarroako Erresumaren parte izan zela gogorarazteko plaka jarriko dute Aretxabaletan, 18:15ean. Ondoren, Aitzol Altunak Gipuzkoaren historia nafarra izango du hizpide, Zaraia aretoan.

Leintz Bailara Nafarroako Erresumaren parte izan zela gogorarazteko plaka jarriko dute egubakoitzean, Aretxabaletako plaza azpian, 18:15ean. Plakak jasoko du Gaztelako konkistaren aurretik bailara Atxorrotxeko tenentziaren barruan zegoela.

Ondoren, 18:30ean, Aitzol Altunak Gipuzkoaren historia nafarra hitzaldia egingo du, Zaraia aretoan. Gaur egungo Gipuzkoaren eraketa historiko luze eta korapilatsua azalduko du, eta Nafarroako Erresumarekin izandako loturak eta euskal erakunde politikoen egitekoa jorratuko ditu. Bi ekimenekin bailararen historia ezagutarazi nahi dute herritarren artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak