Astelehenean jarriko dituzte salgai 875 bonu-sorta, Arkupen

Oier Zumarraga Aranburu

Aretxabaletako Udalak eta Aretxarte Merkatari Elkarteak urteko bigarren bonu-kanpaina abiatuko dute. Herritarrek 30 euroren truke 50 euroko bonu-sorta erosi ahal izango dute.

Aretxabaletako Udalak eta Aretxarte Merkatari Elkarteak urteko bigarren bonu-kanpaina abiatuko dute astelehenean, azaroak 23. Guztira, 875 sorta jarriko dituzte salgai, Arkupe kultur etxean, 09:30etik aurrera. 16 urtetik gorako herritar bakoitzak sorta bat erosi ahal izango du, 30 euro ordaindu eta 50 euro gastatzeko.

Sorta bakoitzak bost bonu izango ditu: bost euroko bi, hamarreko bi eta hogeiko bat. Kanpainara atxikitako herriko dendetan eta bestelako establezimenduetan erabili ahal izango dira, abenduaren 31ra arte, egun hori barne. Udalak 17.500 euro bideratuko ditu kanpainara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak