Emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute Aretxabaletan

Xabier Urtzelai

UDAko karatekak, aste barruan, Ibarran. (ARGAZKIA: UDA)

Domekan, Ibarran, Gipuzkoako Karate Federazioak eta UDAk antolatuta, karate hitzordu bikoitza izango da. 09:30ean hasita, emakumezkoen alebin, infantil, kadete, junior, senior, master eta para-karate kategorietako Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dituzte, kata eta kumite modalitateetan.

Debagoieneko klubak izango dira bertan, eta UDAk, esaterako, sei karateka aurkeztuko ditu hitzordura.  

Hala, klubeko ordezkariek GOIENAri adierazi diote karatekak ilusio handiz ibili direla hitzordua prestatzen. Tatamian izango dira, senior mailan, Joanna Perez Nevado eta Joane Blazquez Dominguez; junior mailan, Maren Oroiz Antoñana; kadete mailan, Maitane Bartolome Alvarez; eta master mailan, berriz, Sandra Alvarez Garcia. Azken hori falta da argazkian, eta erretratuan dagoen Arianne Pintok ez du hitzorduan parte hartuko.

Lehenengo txapelketa hori amaitu ostean, Gipuzkoako Senior Txapelketa eta Beteranoen eta Para-Karatearen Kopa ere jokatuko dituzte. Bigarren hitzordu horretan, baina, gizonezko eta emakumezko karatekak batuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak