Erraldoien dantza tailerra antolatu dute eguenerako

Oier Zumarraga Aranburu

Lehen Hezkuntzako lehen hiru mailetako haurrei zuzenduta dago tailerra, eta Iralabarri plazan egingo dute, 17:00etan; izen-ematea Arkupen egin behar da.

Erraldoien dantza tailerra egingo dute azaroaren 19an, eguena, 17:00etan, Aretxabaletako Iralabarri plazan. Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailetako neska-mutikoentzat izango da, eta bi ordu iraungo du. Tailer dinamikoa eta parte-hartzailea izango da, eta haurrek euskal kulturako erraldoien mundua gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Erraldoien egitura nolakoa den ikasi, muntatzen trebatu eta haiekin dantzan egingo dute.

Parte hartzeko, Arkupen eman behar da izena, bost euro ordainduta. Eguraldi txarra eginez gero, Karmele Igartua aretoan egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak