Gaztaina denboraldia hasi dela eta, gaztaina saltzailea Mitarte kalean izan zen martitzenean lehenengoz, Aretxartek antolatuta. Azaroaren 17an eta 24an ere bertan izango da.
Aretxarteko saltokietan erosketak egin edo kontsumitzen duten bezeroek doan eskuratu ahal izango dituzte gaztainak. Horretarako, merkatariek bezeroen artean banatzen dituzten txartelak aurkeztu beharko dituzte.