Bigarren sailkatu Gasteizko Aurreraren bisita jasoko du UDAk

Julen Murua Mesonero

Markel Regil baloiarekin, Pasaiaren aurkako partidan.

Goranzko bidean jarraitu nahi du UDAk, eta asteburu honetan hitzordu oso garrantzitsua du horretarako, Gasteizko Aurrera taldearen aurka (domekan, 16:30ean, Ibarran).

Sailkapeneko laugarren postuan daude, gaur-gaurkoz, aretxabaletarrak, eta bigarren postuan dagoen Gasteizko Aurrera taldearen bisita jasoko dute Jose Javier Barkerorenek domekan, 16:30ean, Ibarran. Bi puntuko aldea besterik ez dago bi taldeen artean, eta garaipen batek etxekoak sailkapenean gasteiztarren aurretik egotea eragingo luke. Garaipen bakarra lortu du UDAk Ibarran aurten; etxean puntuak eskuratzea ezinbestekoa izango da aretxabaletarrentzat sailkapenaren goialdean egonkortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak