Ortuetak eta Errastik Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute egubakoitzean

Oier Zumarraga Aranburu

Aretxabaletako bi pilotariek Oiarpe taldeko Otegi eta Tellechea izango dituzte aurkari egubakoitzean, 19:00etan.

Oier Ortueta eta Joanes Errasti pilotari aretxabaletarrek Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute bihar, azaroaren 6an, Aretxabaletan. Jubenil mailako norgehiagokan, Oiartzungo Oiarpe taldeko Otegi eta Tellechea izango dituzte aurkari. Partida 19:00etan hasiko da.

Etxean jokatuko dute finala Ortuetak eta Errastik, herritarren aurrean, eta Gipuzkoako txapela izango dute jokoan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak