Galdera existentzialei tiraka, Jon Sarasuak eta Mikel Artolak Hondoaz galde elkarrizketa-liburua ondu dute; Artola da elkarrizketatzailea eta Sarasua elkarrizketatua. Elkar argitaletxearen Biderako Sintesiak izeneko liburu-sail berriaren baitan argitaratutako lana Aretxabaletako Karmele Igartua aretoan aurkeztuko dute azaroaren 9an, astelehena, 18:30ean hasita, Goienak eta Loramendi euskara elkarteak elkarlanean.
Debagoieneko sortzaileen lanen hedapena egiteko helburuarekin Goienak abian duen Kultur lehioa ekimenaren baitan egingo du Jon Sarasuak aurkezpena Goienako kazetari batek gidatuta. Interesa duten guztiendako daude ateak zabalik eta liburua eskuratzeko aukera izango da ekitaldian, Goienakideek merkeago izango dute.
